Print this page

Cross-Country Txapelketa Antzinen

 

Urtarrilak 19, igandean, Antzinen urtero bezala motorzaleek bat egin zuten, gero eta jendetsuagoa den lasterketan. Aurreko urteko “indoor”  froga aldera utzita, “Cross Country” modalitatera itzuli egin da,  malda, bira, salto eta oztopoz beteta, bide eta mendi pistetatik barrena.

 

Aurtengo edizioa, Espainiako Txapelketaren lehen froga bilakatu zen eta Nafarroako Txapelketarena baita ere, beste urtetako partaidetza handitu zelarik.Ehun gidari  baino gehiago atera ziren lehiatzera eta beste hainbeste ikuskizunaz disfrutatzera.

 

Aurreko egunetako euriteek zirkuitua lokaztu egin zuten, zailtasuna areagotu zelarik, ikuskizuna ederra suertatuz.Egun eguzkitsua atera zenez, baldintzak ezin hobeak bilakatu ziren.

 

Irteera lau txandatan banatu egin zen, kategoria desberdinetan, eta ondoren gidariek bi ordu t`erdietan zirkuituari bira emanez aritu ziren. Matxurak zirela eta, edota erori egin ziren pilotuek froga utzi behar izan zuten, larritasunik gabekoak.

 

Txapelketa ostean, sari banaketa etorri zen, irabazleentzako urdaiazpikoak bananduz, eta ondoren bai partaideek bai antolatzaileek Antzingo Iribia tabernan bazkaldu egin zuten.

 Antolatzaileek begi onez balioetsi zuten frogaren garapena.

 Antolatzaileak: Moto Club Zikiteam, Eskatxamatas Motorsport eta LaBakua gazte  Elkartea izan dira.

 

Sailkapena honako hauxe duzue:

 

SENIOR

1 Lorenzo Santolino

2 Oriol Mena

3 Eloi Salsench

 

SENIOR B 2T

 1 Borja Nieto

 2 Alejandro Andreu

3 Sergi Leon

 

EMAKUMEZKOAK

1 Arantxa Belda

2 Elia Gibert

 

JUNIOR

1 Jordi Quer

2 Ruben Beneyto

3 Marcos Beraza

 

BETERANOAK

 1 Manuel Laita

 2 Felipe González

 3 Carlos De Juan

 

SENIOR NAFARROA

 1 David Larrayoz

 2 Andoitz Arruabarrena

 3 Miguel A. Landa

 

JUNIOR NAFARROA

 1 Mikel Etxeberria

 2 Javier Azcona

 3 Asier Amallobieta

 

BETERANOAK NAFARROA

 1 Armando Ugarte

 2 Egoitz Peñagarikano

 3 Fernando Echazarra

 

 

 Testua eta Argazkiak  © Isaac Corres

Euskarari itzulpena: Aintzane Iriberri