Aurten ere, urtero bezela, Olentzero Antzingo herrira hurbildu egin zen Gabon gauean. Arrtsaldeko azken orduetan, ikazkina Lokitzeko menditik jeitsi zen Antzingo herritarrak agurtzeko, euria zela eta frontoian itxoiten genuelarik. Antzingo eta Ega bailarako herritarrok, momentu polita bizi izan genuen Olentzerorekin, zein poztasunez aritu egin zen etxeko txikiekin bereziki. Umeek maitasun osoz hartu zituzten ikazkinaren hitzak eta Olentzerori kantu egin eta gero, agurtu egin zuten, bere mendiko txabolara bueltatu egin baitzen, gabonetako opariak prestatzeko lana burutzeko asmoz. Gauez, lotan geunden bitartean, badirudi gure etxeetara hurbildu egin zela, eskatutako opariak (eta batzuentzako ikatza) uzteko.
https://ancin-antzin.com/index.php/eu/ancin-al-dia-eu/noticias-eu/item/220-olentzero-ere-antzingo-herrira-hurbildu-zen#sigProGalleriaaaeb189117







