Tabernan, dendetan horixe izan dute herritatarrek leku guztietan izpide. Bi urteko agorraldia eta gero ura darie herriko iturriei berrio ere. Urtarril otsaileko eurite eta elurteei esker gora egin du lurazpiko maila freatikoak, nabarmen gora egin ere. Horren guztiaren ondorioz ura azaleratu da berriro ohiko iturburuetatik, inoiz gutxitan azaleratu ez den inderraz. Egoerak sortutako kezkak baretu dira momentuz.
ETORKIZUNA KOLOKANHala ere, oraingo egoera normalak ez du baretzen etorkizunari begira sortzen den ardura. Bi putzu gehiago zulatu nahi ditu Jurramendiko Mankomunitateak Mendaza aldean, eta oraingo estrakzio maila, hirukoiztu nahi du Nafarroako Erribera Goienaren ur hornikuntzarako. Eta egungo ustiapen mailarekin ez bada bermatzen iturrien ur emaria ezta putzuen maila freatikoa ere, hots, Ega ibaiak behar duena, etorkizunean udako edozein agorralditan ikus genezake gure ibaia ur tanttarik gabe bere uberka lehortuan.
Hau guztia ikusita Antzingo udala bailarako gainerako udal eta nekazariekin batera lanean hasi da arazoari aurre egiteko, eta Valdegako ondare hidrikoen desagerpena ekiditeko asmoz. Badaude gure herrian historian zehar inoiz agortu ez diren iturri eta iturburuak. Azken hamarkadan, berriz, eta Mankomunitateko estrakzio maila handituz joan den heinean, lehen inoiz gertatzen ez zena gertatu da: udako agorraldietan batik bat, iturburuak agortzen dira urte erdiz eta beste batzuek nabarmen gutxitzen dute bere ur emaria, ibaiari kalte hadia eragiten diola.
https://ancin-antzin.com/index.php/eu/ancin-al-dia-eu/noticias-eu/item/133-en-ancin-vuelven-a-manar-las-fuentes-eu#sigProGalleriae3084d541e







