Apirilak 26, larunbatean , Antzingo eskolak antolatzen duen Elkartasun Eguna dela eta, Himalayan askotan ibilitako Carlos Pauner-en hitzaldia izango da. Bere azken "Everest, último ochomil " ikus-entzunezko lana aurkeztuko digu, non 14 zortzimilako mendien errepaso bat egiteaz gain, Everest-era nola igotzea lortu zuen azalduko du. Ondoren berarekin solasaldi bat izateko aukera izango dugu. Ekitaldia Antzingo elizan izango da.







