Apirilak 26 larunbatean Antzinen, aurten ere San Fausto Antzingo eskola publikoak antolatutako elkartasun eguna izango da. Aurreko urtean Guatemalako Agel herrixkarekin bat egin bagenuen, eta duela bi urte Sahara Herriarekin, aurten Nepal herrian murgilduko gara, Iñaki Ochoa de Olza SOS Himalaya fundazioarekin bat.
Eskolako umeek hilabetak eman dituzte Nepal herria ikasten, mendiak, geografia, bere biztanleak, ohiturak, bizmodua eta erlijioa eta mural polit bat egin dute guztia azalduz. Baita ere Isaac Corres argazkilariaren Nepaleko argazki erakusketa ikusteko aukera izango dugu.
Beste urtetan bezela, ekitaldia Garautegian izango da:
10:00etan menditik paseotxo bat emango dugu, guztientzako egokia, haurrak barne.
12:00etan Elkartasun Pintxo-potea.
15:00etan Bazkaria izango da. Tiketak salgai Iribia Jatetxean eta Juan Mari Harategian. Prezioa 12 € nagusientzako eta 5€ umeentzako.
16:30etan Ohitura ez galtzeko betiko opari zozketa izango da.
19:00etan Elizan bi hitzaldi emango dira.
- SOS Himalaya fundazioarekin " Umeak eta SOS Himalaya" hitzaldia.
- Himalayan askotan ibilitako Carlos Pauner mendizaleak bere azken ikusentzutekoa aurkeztuko digu "Everest, último ochomil", ondoren solasaldian aritzeko aukerarekin.