-
Maila historikoa: herria
-
Administrazio-kategoria: kontzejua
-
Biztanle-gunearen altuera: 480m
-
Iruñeraiñoko distantzia: 65 km
-
Biztanleria: 27 biztanle
HISTORIA
Mendilibarri herria, Mendiriberri ere agertzen dena Erdi Aroko eskuizkribuetan, 1846ko urtean udalerri aske bezala segregatu zen Valdegatik berritze administratibo bat zela medio, Antzingo udalerriarekin bat eginez.
Bere Diccionario Geográfico-EstadÃstico-Historico (1845-1850) zera adierazten du Pascual Madoz-ek: " 8 etxe ditu,...33 biztanle, eta ur gozoko iturri batzuk." Ametz eta txarez betetako mendia du Sartza eta Lokiz mendilerrora ere hedatzen dena. Bertan herriak egurraz hornitzen da.
ARTEA
XIII. mendearen hasieran jaso zen Andres Deunaren eliza. Harlanduzkaz eraikia, Cister arkitekturaren eraginak eta protogotikoak ere bat egiten dute bertan. Barroko estiloko ataritik lau tarteko habeartera sartzen da, alboetan bi kapera txiki dituena, dena zirkulu erdiko gangaz estalia. Kapera nagusia, bere aldetik, gurutze-gangaz da estalia. XVI. mendean goiko korua eta sakristia ere emendatu zioten elizari.
Barnealdean XVII. mende erdialdeko erretaula nagusia, barroko estilokoa , Errosarioko Ama Birjinaren irudia, XVI. mendearen hasierakoa, baita Saturnino Deunarena ere baditgu. Horrekin guztiarekin batera, XVI. mendeko zilarrezko pixide bat, eta bi garaiko prozesio-gurutze bat: XVI. mendeko eskulekua eta XIX.ekoa gurutzea.
http://ancin-antzin.com/index.php/eu/mendilibarri-2-eu#sigProGalleriacb6ff15cc7