Ancin-Antzin

 

 

  

Ohiturak eta Jaiak

Santio egunaren inguruan, uztailak hogetabost, dute hasiera herriko JAI NAGUSIEK suziriarekin eta Karmengo Amabirjinari egindako lore eskaintzarekin. Hurrengo egunetan ospakizunak, dantzaldiak, bazkari-afari herrikoiak, txapelketak, haurentzako jolasak, jende guztiarentzako ekintza, ekitaldi eta ikuskizunak. Umeentzat prestatutako jai eguna, gazteei eskainia, nagusientzakoa ere badagoelarik, San Fausto patroiari eskainitako meza nagusi eta guztiarekin. Urriaren 13an, Patroiaren egunean ere baditugu JAI TXIKIAK, eta Mendilibarrin, berriz, San Andres eguna dute jai nagusi. Egun horretan kanpai hotsen deialdiari men eginez biltzen dira Meza Nagusira eta arrastirian, afarira.

Ekaina aldean Ega bailarako herri guztiak biltzen dira Bailarako Eguna ospatze aldera. Etaio, Olejua, Murieta, Abaigar, Antzin, Legaria, Oko, urte bakoitzean hurrenez-hurreneko herri batean. San Bartolome baselizan Meza egin ondoren dagokion herrira biltzen dira herritarrak bazkarira.

Maiatza aldean erromesaldiak egiten dira. Antzindarrak Buxandako San Fausto patroiaren hilobira joan ohi dira esker onez eta gorasarrez. Kondairaren arabera Antzindik igarotzean egarriaren egarriaz lurra arakatu zuen Faustoren mando egarberak. Orduko hartan herri lehor eta txiroa omen zen Antzin. Lurra arakatu eta hadik gutxira sortu zen gaur ezagutzen dugun iturri oparoa.

Maiatzaren 9ko hurrengo igandean Ostiako Gregorio deunaren basilikan biltzen dira inguruko bailarak Los Arcos ere barne. Santuaren zilarrezko burua eramaten dute prozesioan eta burutik pasa den urarekin bedeinkatzen dituzte soroak eta zelaiak.

Antzingo eta Mendilibarreko auzokoak San Bartolome baselizara joaten dira maiatzaren 15ean. Meza entzun eta gero hamaiketakoa ere badute.

Beste jaiegun ere badute Antzingoek. Uztailaren 16an Karmengo Amabirjinaren ermitara abiatzen dira prozesioan eta meza ere bertan eskaintzen dute.

Inauterietan Jueves del Lardero dute haurrek ospakizun. Mozorroz jantzita ibiltzen dira etxez etxe lukainkak eta txorizoa eskatuz geroko askaria egiteko, bertso zahar batzuk abesten dituzten bitartean. Eta antzeko egiten dute abenduaren 31n "Txenderute -menderute" abesti zaharrarekin.

2009ko urtean herriko lagun batzuek "Ikazkinen herriko" lanbide zaharra berreskuratu zuten eta ordudanik bi urtean behin antolatu eta ospatzen da TXONDORRAREN EGUNA maiatza aldean .

CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu
01TABLON-ANUNCIOS-EU

web-ancin-freeland.png

facebook-en
InicioOhiturak eta Jaiak Top of Page