Ancin-Antzin

 

 

  

Aisialdi Lekuak

AISIALDI LEKUAK


SAN FAUSTOKO ITURRIA
Iturburuaz betetako parkea, aintzira, hezegune, herriko xahutegi zaharra. Burruntzia, mahaiak eta eserlekuak. Berdegune aparta.


ERMITAKO PARKEA
Udal (eta udako) igerilekuetatik gertu, eserlekuz, mahaiz, iturriz hornitutako merendatokia eta berdegunea zuhaitzen itzalpean.


HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA
Carboneras kalea z/g
Zabuak, tirolina, txirristak, eskalatzeko sareak, adin ezberdineko haurrentzako sikomotrizitatea lantzeko jolastokiko jolasak. Kautxozko zorua.


NAGUSIENTZAKO GIMNASIA PARKEA
Carboneras kalea z/g
Aire zabalean gorputz ariketak egiteko makina sortaz hornitutako eremua, nagusiei eskainia beriziki.


CARBONERAS PARKE EREMUA
Carboneras kalea z/g
Antzinako Antzingo ikazkinek bertan egiten zituzten beren txondorrak. Eremu horretan txondorra, ikazkinen borda eta ikazkinek erabiltzen zituzten erreminta eta lanabesak ditugu ikusgai. Argibide taula batean langileon lan, pena eta trebezien berri ematen zaigu. Herriak antzinako lanbidea berreskuratu nahi izan du ikazkinen omenez, eta oroitarri batek ere gordetzen du beren oroimena.


ERROTAKO GUNEA

Lehengo ibai-igerilekuen inguruan, presaren aurrean, merendatoki antzeko bat paratzen ari da udala zuhaitz erraldoien babesean eta itzalpean. Egurrezko mahitik entzuten dira uraren jauzi kantariak.


EL SOBRADERO
Antzindik mendebaldera ibai bazterretik makaldi baten alboan Egaren bihurgune batean dago bainu-toki herrikoi hori. Antzindarren betiko mainutokia, bere putzu sakonean murgiltzen ziren herritarrak igerilekurik ez zegoen garaietan.


LA ENCRUCIJADA PARKEA
Herriko ipar partean Mues eta Legariako abelbideak biltzen diren eremuan txaradi baten barruan dugu LA ENCRUCIJADA atsedentoki berritua bere iturri eta mahaiarekin.
Antzindik 800 bat metrora, Sartzarako bidean.


BALTSA HANDIA
Antzingo txararik handienaren ondoan berritu eta berreskuratu da auzolanean antzinako putzua eta bere ingurua.


 

 

Agenda

CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu

Erregistratu eta berriak jaso

Idatzi itzazu zure izen eta abizenak gure jardueren berri izan nahi baduzu.
facebook-en
Inicio - Aisialdi lekuak Top of Page