TRENBIDEA
XIX. mendearen hondarrean egin zen Gasteiz eta Bergaraino ere iristen zen Vasco Navarro delako burdinbidea. Lizarra-Gasteizera arteko 69 kilometroak 1920tik eta 1929ra bitartean egin ziren. 1929an trenbidea bukatutzat eman, eta inauguratu zuten elektrizitatez mugitzen zen trena.
Laburra izan zen trenaren bizialdia. Beste garraiobide mota batzuk, erepideetan mugitzen zirenak batik bat, gailendu ziren bidaiarien eta salgaien garraioan.
1967ko abenduaren 31an egin zuen bere azken bidaia, eta instalazioak bertan behera geratu ziren, burdinbideak eta katenariak ere eraitsiak ziren. Eraikinak tokian tokiko erabilpenak izan zituzten: udaletxe, etxebizitza, biltegi...
BIDEGORRIA
Utzikeriaz pasatutako urteak eta gero, zatika berreskuratuz joan ziren bidearen tarte batzuk: Lizarratik Zubielkira hasi 3 kilometrotan, eta Murietatik Zuñigaraino beste 24 kilometrotan zehar. Bidegorri lau-laua, gora-behera hadirik gabekoa, txirrindualientzat baita haurrentzat ere ezin aproposagoa. Zolua hartxintxar eta lurrezkoa eta tarteka prolanezkoa ere bai. Tarte batzuk txirrindularientzat bakarrik; beste batzuk ibilgailuentzat eta bidaiarientzat ere partekatuak. Trafiko gutxiko bidegorria, hain zuzen ere.
Atseden eremuetan eta bide guztian zehar informazio taulak ditugu. Txangoan antziñako geltokiak, eraitsitako geralekuak, biltegiak, eraikin berrituak... ditugu ikusgai. Ekialderantz abiatuta Antzingo kanposantuaren atzetik hartzen dugu bidea zuzen-zuzena, eta km batera Mendilibarri eskuialdean utzita, Murietara jotzen dugu. Mendebaldera abiatzen bagara, berriz, Antzingo lehengo tren geltokia (gaur udaletxe berritua) dugu. Aurrexeago, eskuinaldean, "ur-dorrea" dugu harlanduaz egindakoa. Oinplano karratukoa, altuera 12 metrokoa, 2000 litro ur baino gehiago gorde zitzakeen. Inguruko putzu batetik motobonba batet eramaten zuen ura dorreraino geltokiko arteztaileak hozteko . Dorrearen aldamenean "Burba" izeneko azpiestazioa zena dugu, egun udal-igerilekuen kokagune. Antzin eta Acedo artean bide zuzen luzea, zuhaitz, sastraka eta zuhaixkaz inguratuta. Tarteka arteen gerizpean babestua. Gero Ega ibai gaineko zubia igaro, tuneletik pasa eta eskuin aldean "Granada" izeneko jaurerriko hondakinak daude ikusgai, baita Berrotzako antzinako zentral elektrikoa. Acedon bidegorriko 300 bat metro daude berreskuratu gabeak: errepide nagusira jo behar da, eta gasolindegia pasata 200 m aurrera, eskuinaldean bueltatu daiteke berriro ere bidegorrira. Handik km batera 1400 metroko tunel luzea dugu, Arkijas izenekoa, argi atifizialaz hornitua. Tunela zeharkatu eta irteeran geraleku baten hodakinak ikusten dira, eta jarraian, 30 metroko altuera eta 100 meroko luzera dituen Arkijas-ko zubi ikusgarriak gainditzen du Ega ibaia. Aurrera eginda Nafarroako azken herria dugu, Zuñiga hain zuzen, eta hortik aurrera Arabako muga igarota, Kanpezu, Antoñana, Atauri...
http://ancin-antzin.com/index.php/eu/conoce-el-municipio-eu/entorno-eu/via-verde-eu#sigProGalleria26bc12061f
Testua eta argazkiak: Isaac Corres