Ancin-Antzin

 

 

  

Ancín-Antzin

 

  • Eskualde geografikoa: Ega bailara-Valdega

  • Merindadea: Lizarrerria

  • Biztanle-gunearen altuera: 482

  • Iruñeraiñoko distantzia: 59 km

  • Biztanleria: 377 biztanle



HISTORIA 

Ez dira ako herriaren inguruan ditugun berriak. Dirudienez XIII. mendean Berrotza eskualdeko herria zen Antzin. XIV. Mendean, berriz, Valdegako herria zen . 1846ko urtean udalerri aske bezala segregatu zen berritze administratibo bat zela medio.

Bere Diccionario Geográfico-Estadístico-Historico (1845-1850) zera adierazten du Pascual Madoz-ek: "Baditu 46 etxe, udaletxea barne, bertan herriko ziega dagoela, eta oinarrizko eskola bat 32 neska-mutilekin...; 46 auzoko: 169 biztanle...", "antzina San Cristobal izeneko monastegi bat izan omen zen, Antso Handiak Iruineko katedralari emaitza egin ziona."


 ARTEA

SAN FAUSTO ELIZA    
Gotiko-Pizkunde estilokoa, XVI. mendean eraikia, geroago XVIII.ean estalkia eta sakristia eraberrituak izan ziren. Lau ataleko habearte bakarra ilargixkekiko kanoiak estaltzen duena. Lauko burualdea izar-gangaz estalia eta koroa oinean. Kanpoaldean, hormak igeltsuztatuak ditugu, eta elizara sartzeko barroko estiloko atari batek babesten du puntadun ate bat. Ataria eta eliz-oinaren artean dorrea altxatzen da. Lehengo erromanista estiloko erretaula nagusia neogotiko estiloko batek ordezkatu zuen, Juan de Troas lizarratarrak eginiko artelana, hain zuzen. Bertan Fausto Deunaren XVI. mendearen hondarreko irudi erromanista nabarmentzen da eserita. Horrekin batera ere Errosarioko Ama Birjinaren irudi txikia ere badugu. Elizaren barnealdean erdi aroko harrizko bataio ponte ildoxkatua dago.

SAN ROMAN BASELIZA
XX.mendean Lizarratik Gasteizerako Burdinbidea egiterakoan San Roman estilo gaurkotuan eraiki zen, txikia eta karratua eraiki ere. Baseliza hori hondatuta zegoen aurreko baten ordezkoa da. Barruan Karmengo Birjinaren irudia gordetzen da, baita Roman Deunaren margolan bat ere.

TREN GELTOKIA
Baselizaren ondoan burdinbidearekin batera eraiki zen tren geltokia dago. Berritu eta gero egun udaletxea dago bertan. Bigarren mailako geltokia zen dorre karratuarekin. Beheko solairuan biltegia zegoen baita bulegoak eta txarteldegia ere. Goiko solairuetan lau etxebizitza. Tomás Urbinak eraiki zuen 1925ean eta eraikitze lanak 58.842 pezeta balio izan zuen.

Antzindik pasatzen ziren lokomotora elektrikoak Burbako azpiestaziotik hartzen zuten argindarra. Lizarra-Gasteiz artean hau izan zen hiruetako lehena. Javier Zelaiak eraikia 1928an, 52.227 pta balio izan zuen. Urederra ibaiko ur-jauzi bat erabiltzen zuen Artabiako ur indarretxe batekin zuen lotura. "Ur-dorrea" ere badugu Antzinen, harlanduaz egindakoa. Oinplano karratukoa, altuera 12 metrokoa, 2000 litro ur baino gehiago gorde zitzakeen. Inguruko putzu batetik motobonba batet eramaten zuen ura dorrreraino geltokiko arteztaileak hozteko. 7.772 pezeta balio izan zuen Angel Ochoak 1928an altxatu zuen dorrea.

Antzingo udal barrutian 1870ko harrizko harginlango lau arkudun zubia dugu, geroago polanezko habeekin handitu zena. Ibaitik aldendu gabe, errotako etxean, XVIII.mendeko armarri bat dugu zera diona: "es de los Maeztu."

 

Gehiago kategoria honetan: Mendilibarri »
CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu

Erregistratu eta berriak jaso

Idatzi itzazu zure izen eta abizenak gure jardueren berri izan nahi baduzu.
facebook-en
InicioAncín-Antzin Top of Page