Ancin-Antzin

 

 

  

Txondorraren Eguna 2016

 

Antzingo herriak ikatza egiteko ofizio zahar honen tradizioa ekarri zuen bosgarren Txondorraren egunarekin.

Lehenik, herritarrek auzolanean, mendiko egurra moztu zuten eta ondoren txondorra egiteari ekin zioten. Dena prest zegoela, txondorraren egunaren piztea iritsi zen.

Larunbatean beraz, antzinako tresneriaren erakusketa ikusgai izan genuen, hamaiketakoa hartzeko aukera eta “Desojando la Danza” gazteen dantza-erakustaldia piztea egin aurretik. 

Eguerdian azkenik, txondorra pizteko unea iritsi zen.  Antzingo belaunaldi ezberdinetako emakumeei egokitu zitzaien piztea eta honekin batera omenaldi egin zitzaion emakume ikazkinari, bere lan esparrua mendian kokatuta ez egon arren, ikazkinen lanaren zutabe eta bizkarrezur izan baitzen.

 Pizteko unea bera, hunkigarria izan zen antzinako ikazkinen biloba eta alabek ere parte hartu zuten eta ondoren Goizuetako lagunek Zahagi dantza eskaini zuten urtero bezala.

 Aurten Goizuetakoen konpainiaz gain, Ledesma de la Cogolla Errioxako herriko gonbidatuak ere izan ditugu, biak ala biak, gurea bezala,  herri ikazkinak.

 Bazkaltzeko 250 lagun inguru elkartu ginen eta ondoren, musika, herri kirolak eta Antzingo dantzariak izan genituen. Txosna inguruan jendetza bildu zen ere.  

Orain berriz, ikazkinek ikatza atera arteko egunetan txondorra zaintzen izanen ditugu.

 

 

 

 

 

 

CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu
01TABLON-ANUNCIOS-EU

web-ancin-freeland.png

facebook-en
InicioEgunerokoakBerriakTxondorraren Eguna 2016 Top of Page