Ancin-Antzin

 

 

  

Espainako Cross Country Txapelketa

Iragan azaroaren 22an Espainiako Cross Country txapelketako azken proba jokatu zen Antzinen.

Zirkuitua erabat lokatztuta zegoen aurreko egunetako euriaren ondorioz eta egunean bertan ere, parte-hartzaileek goiza euripean eman bazuten ere antolatzaileak pozik agertu dira.

Probak goiza igarotzearekin amaitutzat eman zituzten oraindik ere sailkapen orokorra argi ez zegoen arren.

Txapelketa Ziki Motoklubak antolatu zuen eta azpimarratzekoa da zirkuituaren gogortasuna eta eguraldia oso txarra izan bazen ere, partehartzaileek bi ordu eta erdiz egon zirela motorraren gainean

.Scrach saileko eta Senior mailako lehen postua, bietan Gerard Salavedrak lortu zuen eta honekin batera ere, Espainiako txapeldun izendatu zuten.

Bigarren eta hirugarren postuak Jose Murillo eta Borja Llosaren esku geratu ziren.

Junior mailan Marcos Beraza gailendu zen; Tosha Scharena eta Heriberto Cruzek aldiz, bigarren eta hirugarren lekua hartu zuten.

Senior B mailako irabazle Borja Nieto izendatu zuten eta Nagusien mailan aldiz, Miguel Angel Vargas. Master-ean Jose Luis de La Hoz eta Emakumeen sailean Sara Coloretek eskuratu zuen lehen postua.

 

Nafarroako txapelketan Mendilibarriko Javier Azkonak bigarren postua eskuratu zuen eta Okoko bizilaguna den Raul Arbizuk bigarren lekua lortu zuen, honek ere bere mailan.

 

Sailkapenak: www.2y4t.com

Argazkiak: Isaac Corres

 

 

 

 

 

 

CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu
01TABLON-ANUNCIOS-EU

web-ancin-freeland.png

facebook-en
InicioEgunerokoakBerriakEspainako Cross Country Txapelketa Top of Page