Ancin-Antzin

 

 

  

Berdintasun jardunaldia Emakumearen egunean

Harrera bikaina izan zuen Emakumenaren nazioarteko egunagatik Antzingo Udaletxeak diruz lagundutako jardunaldiak. Aurora Sanz Diéguez-ek zuzenduta egon zen, berdintasun gaietan aditua. Esan zuenez, emakumearen egoera asko aldatu bada ere, oraindik ez da libre, horretarako emakume guztien elkartasuna eta bere eskubideen aldarrikapena bultzatu behar da.Berdintasuna oinarrizko helburu bat izan behar dela esan zuen eta legeen betearazteaz gainera, hezkuntza eta formakuntzaren pentsamoldea aldatu egin beharko da, tresna hauetan oinarritutako jokabide osasuntsuagoak sortuz eta   antzinako jarrerak eta inertziak apurtuz. Las Tejedoras talde feministaren "La ultima Gota"  laburmetraia aurkeztu zuten ere,  erasoak jasaten dituzten emakumeak salaketa jartzerako orduan epai "espezializatuetan" bizitzen dituzten egoerak agerian utziz. Jardunaldiarekin bat, meriendatzeko tartea ere egin zuten.

 

 

 

CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu
01TABLON-ANUNCIOS-EU

web-ancin-freeland.png

facebook-en
InicioEgunerokoakBerriakBerdintasun jardunaldia Emakumearen egunean Top of Page