Ancin-Antzin

 

 

  

OLENTZEROk, berriro ere ilusioz bete zuen Antzingo herria

Aurten ere, ohitura denez, Olentzero Antzingo herritarrak bisitatzera etorri zen gabon gaueko arratsalde partean. Eguzkia ezkutatzean, Txondorrean, ume eta nagusiek itxoiten zeuden Olentzero, txokolate bero batekin hotza gorputzetik kentzeko. Zuzi eramaileek bideratuta, Lokitzetik jaitsi zen guztiak agurtzera, eta Ikazkinen txabolan, Antzingo eta beste herrietako umeak banan banan entzun zituen. Esan zuenenez ume gehienak ondo portatu omen dira, batzuk ordea kili-kolo bakarrik... Olentzerori kantatu eta gero, mendira joan zen berriro, opariak prestatzen amaitzera.

 

 

CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu
01TABLON-ANUNCIOS-EU

web-ancin-freeland.png

facebook-en
InicioEgunerokoakBerriakOLENTZEROk, berriro ere ilusioz bete zuen Antzingo herria Top of Page