Ancin-Antzin

 

 

  

2013ko Bide Berdearen Eguna

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta, Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillak, Vasco Navarro Trenbidearen Elkarteak eta Teder, irailaren 22rako antolatu dituzte bi martxa Vasco Navarro Trenbide Berdetik. Bat Zubielquitik aterako da oinez eta bigarrena Antoñanatik txirrindulaz. Biak Murietan bukatuko dira hamaiketako eta eskulanen lantegi batekin.

Hona hemen egitaraua:

  1. Oinezko  Ibilaldia (Zubielki -> Zufia -> Murieta) – 9 Km.
  2. Txirrindula martxa (Antoñana -> Murieta) – 24 Km.
    * Txikientzako irteera Azedon (9 km.)
  3. Txikientzako Eskulanen Lantegia
  4. Hamaiketakoa (Camping Acedo / Bar Etayo de Murieta)
  5. Amaitutakoan autobusak ditugu hasiera puntuetara bueltatzeko (Antoñana y Zubielki). Gogora ezazue autobusean ezin direla bizikletak eraman.

Bietako edozein martxan izen emateak 2 €ko kostea dauka.

Martxetarako plaza mugatuak daude eta izen emate zorrotz ordenean beteko dira.

Interesdunek izen ematea egin dezakete irailaren 19a arte www.teder.org edo 948 55 65 37 telefono zenbakian. 2€ko kostea martxa egun berean ordainduko dira.

Plaza libreak, baldin baleude, izen emate zorrotz ordenean beteko dira martxa egun berean irteera lekuetan 9.00etatik aurrera.

 

Araudia erderaz jeitsi

Araudia euskaraz jeitsi

 

 

 


 

CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu
01TABLON-ANUNCIOS-EU

web-ancin-freeland.png

facebook-en
InicioEgunerokoakBerriak2013ko Bide Berdearen Eguna Top of Page